JANO.AI  

Nor gara

The Future Game ekimenaren helburua da gazteen boterea piztea etorkizun positiboak irudikatzeko eta ekimen kolektiboak aktibatzeko, ikaskuntza ludikoaren bidez. DOT S. Coop-ek sustatzen du ekimen hau.

Agentzia honek egoera berri bat sortzeko lan egiten du, egoera berri horretan gazteek irudikatu nahi duten eta bizi nahi duten etorkizuna erabaki dezaten. Irudimenaren botere eraldatzailean eta komunitateen botere aktibatzailean sinesten dugu.

Babesleak

BADALAB

Euskara eta berrikuntza soziala. Hizkuntza gutxituak indartu nahi dituztenentzat eta hiztunen arteko berdintasuna lortu nahi dutenentzat esperimentaziorako gune seguru bat da.

EITB

Euskal Irrati Telebista. Euskal Autonomia Erkidegoko komunikazio talde publikoa.

BBK KUNA

GJHen (garapen jasangarriko helburuen) etxea. Bilboko berrikuntza sozialaren etxea, 2030 Agenda lantzeko eta Agenda horretako erronkei irtenbideak emateko.

Talde eragilea

DOT COOP

DOT Coop berrikuntza agentzia bat da eta Bilbon, Donostian eta Madrilen du egoitza. Gure ardatzak diseinu estrategikoa eta produktuen zein zerbitzuen diseinua dira, berrikuntza sozialera bideratuta. Adituak gara changemaker hezkuntzan eta etorkizuneko prospektibetan, Aro Berriari ongietorria ematen dioten kanal berriak irekitzea gustatzen zaigu.

OsoigoNext

Plataforma honek sustatzen du gure bizitzako arlo guztietan parte hartzea eta gobernantza kolaboratiboaren partaidetza prozesuak dinamizatzea.

Deusto

Deustuko Unibertsitateko ikertzailea da eta Politika Zientzietan eta Soziologian doktorea (Universidad Complutense). Gaur egun, DeustoGizarteBarometroaren arduraduna da. Bere ibilbidea estuki lotuta egon da berrikuntza metodologikoari, iritzi publikoaren, demokraziaren kalitatearen eta deszentralizazioaren arloko ikerketa aplikatuko hainbat erronkari erantzuteko.